XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) horrek, kamioi barruan entzerratuta etorri diren afrikarrak urduri ipini ditu.

Izan ere, ez litzaidake harrituko noiz edo noiz kargamendu oso bat itoko balitzaie edo, iritsi aurretik, batzuk besteen kontra hasi eta elkar hondatuko balute ere.

- Eszena patetikoa da oso.

- Aise irudika dezakegu Laurak.

- Eta hona iritsi dira nik.

- Zergatik hona, ordea? Laurak.

- Hona edo beste toki batera, berdin dio.

- Beti dago non iritsia.

- Kontua da iritsi direla.

- Afrikarrak deskargatu eta granjan sartu dituzte.

- Eman dezagun garraiobidea aldatu edo atseden hartu behar dute.

- Badago gizon argi bat, aski daukana.

- Muga pasa al dugu?, galdetu du.

- Bai, erantzun diote.

- Orduan, emaizkidazue neure paperak, ni banoa-eta neure aldetik.

- Baliteke horrela gertatu izana.

- Horixe ezetz, zer uste duk hik?, esan diote.

- Demagun kargamendu hori toki jakin batera doala, norbaitengana, bertan aritzeko lanean.

- Tipoa fuerte jarri eta berriro eskatu ditu bere paperak, bakarrik nahi duelako hanka egin, bidaia ordaindu egin baitu, eta aukeratu duen herrialdera iritsitakoan zer egingo duen besteei ez dielako axola.

- Sinesteko modukoa,. ezta? nik.

- Bai, sinesgarri samarra Silvik.

- Zergatik paperik gabe, ordea? Moiak.

- Horrela, jendeak behar baino lehenago alde egingo ez duela seguru dutelako Xucek.

- Horixe.

- Baina tipo hau ukokari, aketo suertatu zaienez, kostilak berotu behar dizkiote.

- Baina paraje hartan konorterik gabe uztea ere ez omen zitzaien komeni.

- Norbaitek aurkitu balu,(...)